Iñaki Barandiaran fitxatu du Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Iñaki Barandiaran eta Josu Juaristi, Txerloian. (Anaitasuna) Azkoitiko Anaitasuna futbol klubeko Espainiako Hirugarren Mailako taldeak Iñaki Barandiaran (Lazkao, 1995) fitxatu du. Sestao River taldean libre geratu da futbolaria, eta horrela iritsi da Anaitasunara. Antiguoko futbol taldean hasi zuen ibilbidea Barandiaranek, eta 2014-15 denboralditik aurtengo denboraldira bitartean Soriako (Espainia) Numancia B taldean aritu da. Aurten, berriz, Sestao River taldean aritu da lazkaotarra. Orain libre gelditu da, eta Anaitasunan arituko da denboraldia amaitu bitartean. Atzo aurkeztu zuen Josu Juaristi Anaitasunako kirol arduradunak erdilaria, Txerloian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide