Euskal mitologiaren inguruko kontaketa izango da hilaren 29an, Abaraxkan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abe. 23a, 11:37

Euskal mitologiako pertsonaiez azalpenak, istorioak eta irudiak partekatuko dituzte saioan. 18:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera lau euro ordaindu behar da.

Euskal mitologiaren inguruko kontaketa izango da hilaren 29an Azkoitiko Abaraxka aterpetxean. Hain zuzen ere, euskal mitologiako pertsonaien inguruko azalpenak eta kondairak kontatuko dituzte saioan, joko batzuez lagunduta. Gainera, pantailako irudiz lagunduko dute saioa. 18:00etan izango da emanaldia, eta sarrera lau euro ordaindu beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide