Pozez zoratzen ospatu zuen Igor Zubeldiak (Azkoitia, 1997) Lehen Mailan Realarekin sartu duen lehen gola, atzo Sevillaren aurka jokatutako partidan. "Amets bat" bete duela aitortu du, emozioa ezin ezkutatuta. Txistu artean hartu zuen hasieran Anoetak azkoitiarra zelairatu izana, aldaketa defentsiboa egin zuelako Eusebio Sacristan entrenatzaileak, markagailuak 1-1 markatzen zuenean. Baina ukitu zuen lehen baloia atera joan zen zuzenean, eta zelairatu zenean baino ozenago egin zuten ohiu zaleek orduan. Urtea amaitzeko modu ezinhobea, nolanahi ere.
Lotura honetan ikus daiteke Zubeldiaren gola.
Irakurri
hemen UROLA KOSTAKO HITZAK Igor Zubeldiari egindako elkarrizketa.