Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak gelditzen dira oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abenduaren 19a

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Borobilean ikuskizuna eskainiko dute ostiralean, Azkoitiko Baztartxo aretoan. Bi emanaldi izango dira: bata 16:00etan, eta bestea 18:30ean. Joan den astean ilara luzeak sortu ziren sarrerak erosteko, baina oraindik ere badago aukera horiek eskuratzeko. Azkoitiko udaletxeko Kultura Sailean eskura daitezke, sei euro​tan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide