Urtero bezala, Azkoitiko Caritasek jostailu bilketa egingo du Gabonen bueltan. Egoera onean dauden jostailuak jasoko dituzte, "herriko ume gehienek opariak izan ditzaten". Opariak emateko prest daudenak, Azkoitiko parrokiako kantzelera joan beharko dute. Abenduaren 22an, ostirala, egingo dute bilketa; goizez 10:00etatik 13:00etara, eta, arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide