Eneritz Arrieta pilotariak ohorezko sakea aterako du Anaitasunako nesken partidan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abe. 14a, 15:05

Anaitasunako senior neskek Bergararen aurka neurtuko dituzte indarrak 17:00etan hasita, eta azkoitiarrak futbol taldearen nahiz herritarren omenaldia jasoko du egindako lorpenagatik. Izan ere, joan zen abenduaren 6an Emakumeen Master Cupeko finala irabazi zuen Arrietak.

Arrieta eta Iriarte Azpeitiko Frontoi Txikian. (Nerea Uranga) Eneritz Arrieta Emakumeen Master Cupen Lehen Mailako txapeldunak ohorezko sakea egingo du zapatuan, Anaitasunako senior nesken partida hasterako, Txerloian. Anaitasunako neskek Bergararen aurka neurtuko dituzte indarrak 17:00etan hasita, eta azkoitiarrak futbol taldearen nahiz herritarren omenaldia jasoko du egindako lorpenagatik. Izan ere, joan zen abenduaren 6an jokatu zuen Arrietak finala Maite Iriarte azpeitiarraren aurka, eta 22 eta 12 nagusitu zen azkoitiarra. Txapelketa irabazita, datorren urtean elite mailan lehiatuko da Arrieta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide