Ramon Oñederra 'Kattu'-ren omenezko ekitaldiak egingo dituzte Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abe. 14a, 11:30

Iaz 'Kattu'-ren omenez egindako ekitaldietako irudia. (Hitza) Datorren asteartean, hilaren 19an, 34 urte beteko dira GALek Ramon Oñederra Kattu errefuxiatu azkoitiarra hil zuela, eta urteurrenaren atarian, Kalera kalerak, Ernaik eta Sortuk  haren omenezko ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako. Igandean, 10:00etan, xake txapelketa egingo dute Anaitasuna Kakute xake taldearen lokalean, Kultur Etxeko hirugarren solairuan. 33. edizioa izango da aurtengoa, eta bost minutuko partidak jokatuko dituzte. Iaz 32 jokalarik parte hartu zuten lehian, eta, aurten, 35 partaideko muga jarri dute, ondoren Errexil jatetxean egingo duten mokaduan jende gehiagorentzako lekurik ez dela izango aurreikusi dutelako. Txapelketan parte hartu nahi duenak eman dezake izena dagoeneko, lotura honetan. Abenduaren 16an, 12:00etan, bukatuko da izena emateko epea. Xake txapelketaz gain, egun horretan lore eskaintza egingo diete Katturen senideei, 13:30ean. Astelehenean, berriz, Laura esaten zioten liburua aurkeztuko dute, Elkargunean, 19:00etan hasita. Miren Odriozola azpeitiarrak El Salvadorren eta Euskal Herrian bizitako borrokak bildu ditu liburuan Leire Ibarguren idazleak. Lotura honetan irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAK liburuaren inguruan egindako erreportajea.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide