Azkoitiko Mintzalagun egitasmoaren barruan, pintxo-poteoa eta Lili jauregira bisita antolatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abe. 12a, 16:32

(Lili jauregia) Azkoitiko Mintzalagun egitasmoaren barruan, proposamen berriak prestatu dituzte datozen egunetarako, euskara eta aisia uztartzeko asmoz. Euskara ikasten ari direnek edo praktikatu nahi dutenek mingaina astindu dezaten bi jarduera antolatu dituzte: pintxo-poteoa eta Zestoako Lili jauregira bisita. Pintxo-poteoa ostegun honetan, abenduaren 14an, egingo dute eta AEK-ko ikasle eta mintzalagunez gain, euskara praktikatu nahi duten guztiak gonbidatu dituzte antolatzaileek. Hitzordua Ikurriñaren plazan jarri dute, 19:00etan. Larunbatean, berriz, abenduaren 16an, Lili jauregira txangoa egingo dute, 12:30ean hasita. Informazio gehiago nahi izanez gero, AEKra edo Azkoitiko Udaleko Euskara sailera deitu behar da: 943-15 10 89 edo 943-85 71 75.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide