Sierra Leonara bidaltzeko janari bilketa egingo du egunotan Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abe. 11a, 17:35

Sierra Leonako egoera "larria" delako egingo dute janari bilketa. Herriko janari dendetan eta Floreaga ikastetxean egin ahalko dira ekarpenak. Asteburuan hainbat dendatan izango dira taldeko kideak.

Gazteak eta Garapena taldeko kideak. Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak janari bilketa egingo du Sierra Leonan salestarrek kaleko umeentzat dituzten etxeetara eta eskoletara bidaltzeko. Taldeak azaldu duenez, hango egoera "larria" da. "Ebola izurritea izan zuten, abuztuan uholdeak eta luiziak izan ziren, eta eskolaren ondoko auzo bat kiskali egin zen. Don Bosco Fambul etxeko arduradun Mari Crisafulli salestar misiolariak laguntza eskatu digu". Honako jaki hauek bilduko dituzte: esne hautsa; lentejak, garbantzuak eta babak; eta sardina nahiz atun latak. Azkoitiko janari dendetan utzi ahal izango dira produktuak edo Floreagara eraman ahalko dira. Asteburuan, berriz, hainbat dendatan izango dira Gazteak eta Garapena taldeko kideak egoeraren berri ematen eta laguntza eskatzen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide