The Limboos eta Urtzi Azkue & The Funk Junkers, abenduaren 23an Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko abe. 8a, 18:34

The Limboos taldea. Musikaz gozatzeko aukera izango da abenduaren 23an, larunbata, Azkoitiko Elkargunean. Hain zuzen ere, The Limboos eta Urtzi Azkue & The Funk Junkers taldeen kontzertuak izango dira, 22:00etan hasita, Gaztemaniak antolatuta. The Limboos  taldeak rhythm eta blues estiloko musika sortzen du, eta Limbootica! bigarren lana aurkeztuko dute. Urtzi Azkue & The Funk Junkers, berriz, funk eta soul doinuak lantzen dituen taldea da. Urtzi Azkue, All Jazz Era bezalako proiektuetan aritu ostean, bakarlari moduan hasi zen musika munduan. Ibilbide berri horretan, Bergara eta Azkoitia inguruko jam session eta kontzertu inprobisatuetan ezagututako musikariez osatutako The Funk Junkers taldearen laguntza du. Zazpi euro ordaindu beharko da sarrera.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide