Mighty Sands taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko aza. 29a, 12:20

Lisboako boskoteak 22:30ean hasita eskainiko du kontzertua. Musika psikodelikoaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

https://www.youtube.com/watch?v=zR6H-xPBiK0 Lisboako Mighty Sands boskoteak kontzertua eskainiko du zapatuan, 22:30ean hasita, Azkoitiko Matadeixen. Taldeak musika psikodelikoa egiten du. Matadero Ekintzakek jakinarazi duenez, "Kaliforniako surf musika gogorarazten duen kolorez betetako gitarra soinuak ditu taldeak oinarritzat". Haien arabera, soinu horiek 1970eko hamarkada hasierako "doinu sinple baina dantzagarriekin" nahasten dituzte teklatu soinuen laguntzarekin. Portugalgo taldea 2013an sortu zuten, eta bi lan kaleratu dituzte urteotan: Big Pink vol. 1 (2015) eta Big Pink vol. 2 (2016).  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide