Iker Epelde eta Igor Juaristi Gipuzkoako txapeldunorde Gomazko Paleta Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko aza. 29a, 11:28

Donostiako Loiola auzoan lehiatu ziren bi azkoitiarrak, baina Danok Bat taldeko Elezgaraik eta Garaldek jantzi zuen Bigarren Mailako txapela 25 eta 16 nagusituta.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko IƱaki Peluaga, Iker Epelde eta Igor Juaristi. (Gipuzkoa Pilota) Azaroaren 24an jokatu zuten Iker Epeldek eta Igor Juaristik gizonezkoen Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finala. Donostiako Loiola auzoan lehiatu ziren bi azkoitiarrak, baina Danok Bat taldeko Elezgaraik eta Garaldek jantzi zuen Bigarren Mailako txapela 25 eta 16 nagusituta. Finala Juaristik jokatu zuen, baina txapelketako aurreko sei jardunaldiak Markos Azpirozek jokatu zituen. Finalaren aurretik min hartu zuen Zapirainek, eta Juaristik jokatu zuen haren ordez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide