Enplegua sustatzeko martxan den Urola Ekiten III programaren barruan, Azkoitiko Udalak hautaketa prozesua hasi du lau peoi eta administraria kontratatzeko, Lanbiderekin elkarlanean. Izena emateko epea abenduaren 4an amaituko da.
Kontratuen iraupenari dagokionez, lau peoietatik hiru sei hilabeterako kontratatuko dituzte, eta, bat, hiru hilabeterako. Denak lanaldi osoan ariko dira. Egingo dituzten lanen artean daude sasi garbiketa eta mendiko pisten egokitzea. Bete beharreko baldintzak honako hauek dira: Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileak izan beharko dute hiruk, gutxienez bat emakumea izango da, eta, beste bat, 55 urtetik gorakoa. Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea ere ezinbestekoak izango dira. Halaber, pintaketa lanetan esperientzia izatea ere kontuan hartuko dute.
Administrari postuari dagokionez, kontratua sei hilabetekoa izango da. Lan eremuari loturiko inbentarioa eta izapideak egitea izango da bere ardura. Postu horretara aurkezten direnek langabetuak izan beharko dute, eta Zuzenbidean edo Enpresen Administrazio eta Kudeaketan titulatuak. Gainera, 35 urte baino gutxiago izan beharko dituzte.
Lanbiden izena emateko honako hauek dira erreferentziak:
-Administraria: 162017011869
-Peoia: 162017011878
Informazio gehiago
lotura honetan edo
Lanbideren webgunean aurki daiteke.