Danbor hotsarekin hasiko da San Andres jaietako saltsa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko aza. 23a, 17:02

San Andres eguna datorren astean bada ere, ospakizunez betea dator asteburua, Azkoitian. Danborrada eta Herri Lasterketa izango dira larunbatean, besteak beste. Igandean, berriz, azoka, umeentzako herri kirolak, musika... izango da.

Azkoitiko udal ordezkariak festetan parte hartuko duten hainbat eragilerekin. (Azkoitiko Udala) Urtero, azaroan sartzearekin batera, festa giroa hasi ohi da Azkoitian, eta aurten ere, ez da ospakizunik faltako hil honetan. San Andres eguna –azaroaren 30a– izaten da egun handia, baina horren aurretik eta ondoren ere izango da zertaz gozatu. Hain justu, datozen egunetan festetan parte hartuko duten hainbat lagun bildu dira gaur egitaraua aurkezteko eta herritarrak ondo pasatzera gonbidatzeko. Haien arabera, "kaleak eta bihotzak berotzera datoz San Andres jaiak". Bete-betea dator asteburu hau ere. Hainbeste entseguren ostean, atabalak astintzeko gogoz egongo dira dagoeneko bat baino gehiago. Larunbatean izango da helduen danborrada, 22:00etan hasita. Guztira, bederatzi taldek parte hartuko dute, 400 lagun inguruk. Ekitaldirik jendetsuena hori izango bada ere, egun berean, zalapartaren aurretik, kirola izango da nagusi. Izan ere, plater tiraketa, San Andres Igeriketa Saria, Bizkaia emanaldia eta XIII. Herri Lasterketa izango dira. Elkargunean jokatuko dute igeriketa txapelketa, festa eta lehia uztartuta. 14:30ean elkartuko dira kirolari gazteak, eta taldeko argazkiak aterako dituzte. Ondoren, igerilariak berotzeko, ur jolasak egingo dituzte, eta 15:30ean ekingo diote txapelketari. 200 lagun lasterketan izena emanda Arratsaldean, 16:30ean, XIII. Herri Lasterketa jokatuko dute, Raka Maraton elkarteak antolatuta. 16:30ean hasiko da proba, eta hamar kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 200 lagun inguruk eman dute izena oraingoz lasterketan. Gaur da aurrez izena emateko azken eguna; gauera arte eman daiteke herrikrosa.eus atarian, eta, egunean zehar, Azkoitiko kiroldegian, 10 euro ordainduta. Bihar bertan ere eman ahalko da izena, herriko plazan, 14:30etik 16:00etara bitartean, 15 euroren trukean. Antolatzaileek azaldu dutenez, boluntarioak behar dituzte, eta antolakuntzan laguntzeko prest dagoenari 15:30ean Kontzejupera azaltzeko deia egin diote. Hona hemen festetako egitaraua: -Azaroak 25, larunbata 11:00. San Andres plater tiraketa izango da Izarre Jandalo zelaian, Orion elkarteak antolatuta. 16:00. San Andres Igeri Saria jokatuko dute haurrek Elkargunean, Zubiaurre igeri elkarteak antolatuta. 16:30. XIII. Herri Lasterketa jokatuko dute herriko plazatik abiatuta, Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton elkarteak antolatuta. 18:00. Sahatsa dantza taldearen, Iraurgi Abesbatzaren eta Azkoitiko Musika Bandaren Bizkaia emanaldia izango da, Baztartxo antzokian. 22:00. Danborrada, herriko kaleetan zehar. -Azaroak 26, igandea Goizean. -Azkoitiko baserrietako produktuen erakusketa eta salmenta, herriko plazan. -Bolillo lanen erakustaldia, Kontzejupean. 11:00. Garapenean Bidelagun azoka, eliz atarian. 12:00. -Herri kirolekin lotutako ekintzak izango dira, haurrei zuzenduta, Goiko Losan. -Bizkargi musika eskolako dantzariak, Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako Kandiola dantza taldea eta Txalkor txistulari taldea, herriko kaleetan zehar. -Azaroak 29, asteazkena. 18:00. Batukada Feminista Sarea, herriko kaleetan zehar. -Azaroak 30, osteguna, San Andres eguna. Egun osoan zehar. Taloak, txistorra... herriko plazako arkupeetan. 09:30. Herriko dultzainero eta trikitilarien kalejira. 10:00. Marrazki lehiaketa, Txuri Urdin elkarteak antolatuta. 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira. 11:30. Txalkor txistulari taldearen kalejira. 12:00. V. Urkome Saria sari banaketa udaletxeko areto nagusian. 12:30. Herri kirol jaialdia herriko plazan: - Aizkolariak: Larrañaga eta Txikia IV. - Harrijasotzaileak:Guzta, Goenatxo III eta Karmele Gisasola Zelai. 16:30. Marrazki lehiaketako sari banaketa herriko plazan. 17:00. Kontzejupe Sariaren azken partidak Kontzejupean, Azkoitiko Pilota Eskola elkarteak antolatuta. 22:00. San Andres Idi Dema Saria, Gurea udal pilotalekuan: San Pelaio, Lander Plaza eta Rafa Alegria. -Abenduak 1, ostirala. 22:00. San Andres Idi Dema Saria, Gurea udal pilotalekuan: Etxetxo, Altuna eta Intxarburu. -Abendua 2, larunbata. 18:00. 1 2, 3... hemen da Miru haurrentzako ikuskizuna. 22:00. San Andres Idi Dema Saria, Gurea udal pilotalekuan: Arane, A. Alegria, Usasti eta I. Lopategi. -Abenduak 3, igandea. 10:00. XXII. San Andres torneoa Elkargunean, Anaitasuna Kakute xake elkarteak antolatuta. -Abenduak 4, astelehena. 22:00. San Andres Idi Dema Saria, Gurea udal pilotalekuan: Oliden, Olazar eta Bixkiak.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide