Sostenipe taldeak deituta egindako batukada feminista. (Ane Olaizola)
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta aldarri horrekin bat egiteko,
Woman in black ekitaldia antolatu du Azkoitiko Sostenipe taldeak. Beltzez jantzi eta lurrean jarriko dira, eraildako emakume denak irudikatzeko. Larunbatean egingo dute protesta, 18:30ean, plazan, eta herritarrei beltzez jantzita joateko deia egin die taldeak. Ondoren, 19:00etan, kontzentrazioa egingo dute.