Sofa eta Deus Ez taldeen kontzertuak izango dira ostiralean Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko aza. 21a, 11:47

23:00etan hasiko dira kontzertuak. Sofa Zarauzko eta Zumaiako musika taldea da, eta Deus Ez Eibarkoa.

Ostiralean, azaroaren 24an, SOFA eta Deus ez taldeen kontzertuak izango dira Azkoitiko Matadeixen. 23:00etan hasiko dira emanaldiak. Zarauzko eta Zumaiako musika taldea da Sofa, eta joan zen udaren aurretik kaleratu zuen taldeak Sofa II diskoa. Rock instrumentala egiten du Sofa taldeak. Deus Ez taldea, berriz, 2016an sortu zuten Eibarren. Deus Ez izeneko diskoa aurten kaleratu du rock taldeak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide