Bizilagunak egitasmoan Zumaian aurten parte hartu duten lagunak. (Juan Luis Romatet)
Bizilagunak egitasmoko bazkariak egin zituzten igandean Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiako hainbat herritan. Zumaian hirugarren urtez antolatu dituzte, Anitzen Sareak bultzatuta. 80 bat lagunek parte hartu dute aurten, bederatzi otordutan banatuta. Bizilagunak egitasmoaren helburua bertako familiak eta kanpotik herrira etorritakoak bazkari baten bueltan elkartzea da, elkar ezagutzeko. Abenduaren 2an programari bukaera emango dion jaialdi bat egingo dute Donostiako Kursaalen.