Amaia Bidezabalek irabazi du Beningo umeen aldeko zozketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko aza. 21a, 10:45

Amaia Bidezabalek irabazi du Gazteak eta Garapena taldeak antolatutako zozketaren saria. Hain zuzen ere, 6.794 erreserbako zenbakiari esker jaso zuen saria joan zen larunbatean, eta Migel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin margolarien koadroak, Iker Irribarria pilotariak sinatutako elastiko eta Joseba jatetxean bi lagunentzat otordua irabazi ditu. Aurten, guztira, 5.000 txartel sartu dituzte, eta bildutako diru guztia Salestarrek Beninen kaleko umeen alde duten solidaritate proiektura bideratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide