Sahatsa dantza taldea ariko da zuzenean, larunbatean. (Argazkia: Uztarria)
Aurtengo San Andres jaien barruan, azaroaren 25ean,
Bizkaia ikuskizuna estreinatuko dute Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak eta Azkoitiko musika bandak elkarlanean. Baztartxon izango da emanaldia, 18:00etan hasita, eta ordubete eskas iraungo du.
Pablo Sorozabalen lanak eta gaiarengatik edo erritmoengatik nolabaiteko lotura duten Jesus Guridi musikarirenak, doinu eta abesti herrikoiak nahiz Benito Lertxundiren doinu eta abesti garaikideagoak eskainiko dituzte zuzenean. Mendez mende iraun duten dantza tradizionalez gain, musika trenek, zuzeneko ahotsak eta sortu berri diren landutako koreografiez gozatu ahal izango da.