Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta horren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Azkoitiko Udalak, azaroaren 24tik abenduaren 2ra bitartean. "Ezinbestekoa da gizarteak sufritzen duen gaitz honen aurrean, denok erantzun irmoa ematea. Esan beharrekoa da ez dugula emakumeenganako indarkeriarik inolaz ere onartzen, eta prebentzio nahiz sentsibilizazio alorretan lanean jarraituko dugu", adierazi du Azkoitiko Udaleko Berdintasun zinegotzi Nekane Larrañagak.
Ostiralean, hilak 24,
Volar filma emango dute Elkargunean, 18:00etan hasita. Bertha Gaztelumendik zuzenduta, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu lanak. Azaroaren 29an, udaleko osoko bilkuran, genero indarkeriaren aurkako adierazpen instituzionala onartuko dute, eta, abenduaren 1ean, autodefentsa feminista tailerrarekin emango diote jarraipena egitarauari. Elkargunean izango da saioa, 09:30etik 13:30era. Izen ematea zabalik dago, eta ondorengo helbidera idatzi behar da:
berdintasuna@azkoitia.eus. Egun berean, hilaren 1ean,
Él nunca me pegó dokumentala iemango dute, eta, ondoren, kazetaria eta genero berdintasunean aditua den Irantzu Varelak hitzaldia emango du. Elkargunean izango da saio hori ere, 18:00etan.
Amaitzeko, Beldur Barik Topaketa egingo dute Eibarren, abenduaren 2an, 16:30etik 21:45era. Doako autobus zerbitzua jarriko dute, baina erabili nahi duenak aurrez izena eman beharko du
beldurbarik.org webgunean.