Bizkar osasuntsu baterako gakoak azaltzeko hitzaldia izango da asteazkenean Biziloren

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Simon Marmier doktore kiropraktikoa izango da hizlaria, eta 18:30ean hasiko da saioa.

Bizkar osasuntsu baterako gakoak azaltzeko hitzaldia emango du Simon Marmier doktore kiropraktikoak, asteazkenean, hilak 22, 18:30ean, Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan. Marmierrek ariketa sorta bat asmatu du, bizakarrezurra sano mantentzen irakasteko. Hitzaldian, bizkarreko lesiorik ohikoenak zeintzuk diren, haiek nola saihestu, herniak nahiz desgasteak nola saihestu... irakatsiko du. Hitzaldia gazteleraz eta doan izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide