Azkoitiko San Jose Egoitzan Adinduen Astea ospatu dute azken egunotan, eta, ospakizunei amaiera emateko, Sendiaren Eguna ospatu zuten atzo. Eguna alaitzeko, egoiliarren familiak eta udal ordezkariak joan ziren egoitzara bisitan, eta bazkari eder bat egin zuten elkarrekin. Javier Zubizarreta alkatearekin batera, Ana Azkoitia eta Janire Igoa zinegotziak izan ziren bertan, eta baita Iñaki Lasa Ongizate teknikaria ere. Nekane Plazaola egoitzako zuzendaria eta Foru Aldundiko Erakunde Publikoen zuzendari Elena Basagoitia izan zituzten bidelagun egoiliarrei opariak banatzerakoan.
Alkatea "pozik" joan zen San Jose egoitzara, hirugarren urtez jarraian. Horrela hitz egin zien bertako egoiliarrei: "Badakizue egoitzaren kudeaketan aldaketak egon direla eta horrek kezkatzen gaitu. Jakin nahi dugu zer moduz zaudeten, baina jakin dezazuela gure laguntzarik ez zaizuela faltako. Eta beti esaten dudan moduan, senideak etortzeak, musu bat emateak, besarkada edo irribarre bat botatzeak ez du dirurik eskatzen. Horren beharra duzuenon tokian hurrengoan gu geu egongo gara, agian. Pertsonak gara eta pertsonentzat egin behar dugu lan".
Guztiek eskertu eta goraipatu zuten egoitzako langileen lana. Momentu honetan, San Jose zentroak ehun erabiltzaile ditu.
(Argazkiak: Azkoitiko Udala)
Hona hemen atzoko irudi batzuk:
[flickr_set id="72157689824492515"]
Ikusi argazki gehiago
lotura honetan.