Azkoitiko San Jose egoitzan, Adinduen Astea ari dira ospatzen, eta, gaur, musika eskolako ikasleek dantza eta musika eskaini dizkiete zuzenean egoiliarrei. Bihar amaituko dute ospakizun astea, Sendiaren Egunarekin.
Azkoitiko San Jose Egoitzan Adinduen Astea ari dira ospatzen, astearteaz geroztik. Denetariko ekintzez gozatzeko aukera izan dute egoiliarrek egunotan, eta, gaurkoan, Bizkargi musika eskolako ikasleen bisita jaso dute. Musika eta dantza eskaini dizkiete gaztetxoek zuzenean, eta giro polita nagusi da egoitzan. Gainera, jende ugari bertaratu da.
Bihar amaituko dute Adinduen Astea, Sendiaren Eguna ospatuz. Goizean meza izango da, eta haren ostean, hamaiketako garaian, Javier Zubizarreta alkateak opariak banatuko dizkie egoiliarrei. Asteari bukaera emateko, bazkaria egingo dute senideekin batera.
Hona hemen gaur arratsaldean San Jose egoitzan hartutako irudiak:
[flickr_set id="72157687494603512"]