HARA! Alberto Martinezek Zizel proiektuaren lehen bideoklipa kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Alberto Martinez musikaria (Azkoitia, 1990) Zizel proiektuan murgilduta dabil, eta lehen kantuaren bideoklipa kaleratu du gaur. At izena du abestiak, eta Martinezenak dira musika zein hitzak. Egun, Bartzelonan bizi da musikaria, eta han grabatu du bideoklipa. Abenduan emango du talde horrekin lehen kontzertua, Bartzelonan bertan. Hona hemen bideoklipa ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=3bWeEN3z2_Y&feature=youtu.be

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide