Aste honetan hasi dituzte lanak San Martinen. (Azkoitiko Udala)
San Martingo Joakin Egia eta Jose Egino kaleen arteko bidegurutzean irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu aste honetan Azkoitiko Udalak. Puntu horretan ez zegoen espaloirik eta oinezkoek errepidera irten behar zuten Jose Egino eta Ama Josefa kaleen arteko tartea egiteko; eskailerak badaude, baina mugikortasun arazoak dituztenek ezin dituzte erabili. Orain, oinezko guztiek erabili ahal izango duten arranpa bat eraikiko dute. Lanen aurrekontua 131.267,64 eurokoa da.
Lorategiak ere berrituko dituzte aipatutako kaleetan datozen asteetan, iaz udalak eta Gipuzkoako Urak erakundeak elkarlanean egin zituzten lanei jarraipena emanez.
Gaztenenean ere bai
Gaztanenean ere ari dira eraikineko irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten.
Ikasturte berriarekin hasi zituzten lanak eta, besteak beste, dagoeneko jarri dute sarrerako arranparen egitura.
Gaztanenean jarri dute arranparen egitura. (Ane Olaizola)