Zumaiako San Pedro Abesbatza aurten Mari kalean emandako kontzertuan. (Juan Luis Romatet)
Azaroaren 22a Santa Xixili Eguna da, musikarien eguna, alegia. Azken urteotan bezala, eskualdeko herrietako musika taldeak, bandak, abesbatzak, musika eskoletako ikasle eta irakasleak, eta abar luze bat, kalera aterako dira kaleak eta txokoak musikarekin janztera.
Xixili Eguna, berez, datorren asteazkenean bada ere, batik bat asteburuan egingo dira ekitaldiak; Zarautzen, ordea, gaur bertan hasiko dira. Herrietako musikariek kaleak hartuko dituzte egunotan, hainbat eta hainbat kalejira antolatu dituzte-eta. Haurrek, gazteek eta helduek hartuko dute parte kalejiretan. Horiez gain, herrietako aretoek eta parrokiek ere hartuko dituzte Xixili Egunarekin lotutako jaialdiak, entzunaldiak eta kontzertuak.
EGITARAUA
AZKOITIA
- Bihar, ostirala. 17:30ean, Bizkargi Musika Eskolako trikitilarien kalejira. 18:30ean, Musika Eskolakoen jaialdia, Elkargunean.
- Azaroak 18, larunbata. 12:00etan, Musika Bandaren kalejira.
AZPEITIA
- Azaroak 18, larunbata. 19:00etan, Musika Bandaren kontzertua, Azoka plazan.
- Azaroak 22, asteazkena. 18:30ean, Juan Antxieta Musika Eskolakoen Musikalean egitasmoa, plazan. 19:00etan, Juan Antxieta Musika Eskolakoen emanaldia, Sanagustin kulturgunean.
GETARIA
- Azaroak 19, igandea. 09:30ean, diana Getariako Musika Bandarekin. 12:30ean, Getariako Musika Bandaren kontzertua, Salbatore Deunaren parrokian. Zuzendari lanak Eneritz Jauregik egingo ditu.
- Azaroak 22, asteazkena. 17:30ean, kalejira txistulari, trikitilari, panderojole eta musika eskolako ikasleekin. Jarraian, Berdura plazan, emanaldia eta txokolatada.
- Azaroak 26, igandea. 12:30ean, Getariako Abesbatzaren kontzertua, Salbatore Deunaren parrokian. Zuzendaria: Nize M. Crespo.
ORIO
- Azaroak 22, asteazkena. 17:30ean, Danbolin musika eskolako trikitilariek, txistulariek eta dantzariek kalejira egingo dute futbol zelai ondoko plazaraino. Plaza horretan, gitarra eta biolin taldeek joko dute. Ondoren, berriro herriko plazaraino kalejiran joango dira, eta plazan bandakoek hainbat pieza joko dituzte. Bukatzeko, txokolatada egingo dute.
ZARAUTZ
- Azaroak 16, osteguna. 17:30ean, Musikalean, Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasle ta irakasleen bi kalejira, Musika Eskolatika abiatuta. 18:00etan, emanaldia Musika plazan eta ondoren txokolatada.
- Azaroak 18, larunbata. 20:30ean, Santa Zezilia kontzertua: Txinpirin, Zarautz Txiki eta Zarautz Abesbatza, Frantziskotarren elizan.
- Azaroak 19, igandea. 12:30ean, Zarauzko Musika Bandaren kontzertua, Merkatu plazako lehen solairuan.
- Azaroak 22, asteazkena. 19:00etan, Schola Cantorumek abestutako meza, parrokian. 19:00etatik 20:30era, kalez kale kantuan, herriko txistulariekin eta abesbatzekin.
ZESTOA
- Azaroak 18, larunbata. 20:00etan, Musika Bandaren kontzertua, udaletxe azpian.
- Azaroak 21, asteartea. 17:00etan, Ertxiña Musika Eskolakoen kalejira, musika eskolatik plazara joan-etorria. 18:30ean, Ertxiña Musika Eskolako ikasleen emanaldia eta
diploma banaketa, Kultur Etxean.
ZUMAIA
- Azaroak 18, larunbata. 18:30ean, Musika Eskolako eta Armintzako trikiti taldeekin kalejira.
- Azaroak 19, igandea. 09:00etan, Txistulari Bandaren goiz soinua. 11:00etan, Beheko Plaza abesbatzak kantatutako meza, parrokian. Eguerdian, Beheko Plazako kideen kalejira.
- Azaroak 23, osteguna. 18:00ean, Musika Banda eta Musika Eskolaren kalejira. 18:30ean, Musika Eskolaren entzunaldia Aita Mari aretoan.
- Azaroak 24, ostirala. 19:30ean, San Pedro Abesbatzaren kontzertua, komentuan.
- Azaroak 25, larunbata. 11:30ean, Parrokiko organoaren bisita gidatua eta entzunaldia. 19:00etan, Musika Bandaren kontzertua: Epic movies.