(Argazkia: Su Ta Gar)
Urtero bezala, San Andres festen aurretik, Um Blem Ble tabernarien elkarteak eta Azkoitiko Udalak elkarlanean antolatuta, kontzertua izango da Azkoitiko plazan. Aurtengoan, Su Ta Gar taldea ariko da zuzenean, 23:30ean hasita.
Lotura honetan irakur daiteke UROLA KOSTAKO HITZAK Aitor Gorosabel taldeko abeslariari egindako elkarrizketa. Bestalde, ostiralean,
Hartz eta Nomadak taldeen kontzertuak izango dira, 23:00etan hasita, Zurt tabernan.