'Nola aukeratu jostailu egokiak?' hitzaldia emango dute gaur, Azkoitiko Biziloren

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko aza. 14a, 12:50

Olgetan elkarteko Itsaso Pagola ariko da hizlari lanetan, 18:30ean hasita.

Nola aukeratu jostailu egokiak? hitzaldia izango da gaur, Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan, 18:30ean. Itsaso Pagola ariko da hizlari lanetan; Haur Hezkuntzako diplomaduna eta Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleanitzetan masterduna da. Jostailu motak, haurraren garapena eta jolas motak, euskarazko jostailuak, jostailu iragarkien kudeaketa, sexismoa jostailuetan, jostailu egokiak aukeratzeko irizpideakā€¦ Horietaz guztietaz hitz egingo du Olgetan elkarteko kideak maila teorikoan nahiz praktikoan. Entzuleen zalantzak argitzeko tartea ere izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide