(Argazkia: Maxixatzen)
Azkoitiko Gazte Zerbitzuak Gabon Parkean begirale gisa lan egiteko deialdia zabaldu du. Abenduaren 27an, 28an eta 29an goizez eta arratsaldez egin beharko dute lan hautatuek. Interesa duenak azaroaren 24ra arteko epea du izena emateko. Hona hemen deialdiaren inguruko xehetasunak:
Ezinbesteko baldintzak:
-Azkoitian bizitzea. Errolda ekarri beharko da.
-Euskaraz hitz egitea
-18 urte beteak izatea.
-CVa entregatzea, eskatzen diren ziurtagiriekin eta esperientzia ziurtatuz.
Baloratuko dena:
-Aisialdiko ikasketak izatea eta begirale zein koordinatzaile tituluak (0.5 puntu agiri bakoitzeko).
-Hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin zerikusia dutenak: magisteritza, pedagogia, gizarte hezkuntza, psikologia, psikopedagogia, haur hezkuntza zikloa… (0.5 puntu agiri bakoitzeko).
-Haurrekin aisialdi proiektuetan eta programatan lan esperientzia izatea. (0.1 puntu programako edo hileko).
-EGA titulua edo baliokidea izatea (0.5 puntu agiriko)
Interesatuek azaroaren 24ra bitartean eman dezakete izena, Azkoitiko Gazte Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:00etara. Honako izen emate orri hau bete behar da: