Julen Alberdi Txikia IV.a larunbateko finalean . (Ibon Errazu)
Urrezko Aizkolarien Koparen final laurdenetara sailkatzeko kanporaketa jokatuko dute Ruben Saralegi errazkindarrak eta Julen Alberdi
Txikia IV.a azkoitiarrak igandean, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 12:00etan hasita, hamabi enbor ebaki beharko dituzte bi aizkolariek, eta lanak azkarren bukatzen dituenak final laurdenetarako txartela eskuratuko du. Gainera, Goikoetxe elgoibartarrak eta Matero gasteiztarrak harri-jasotzaileek Gabonetako Harrijasotze Kopan segitzeko postua izango dute jokoan. Bi harri-jasotzaileek 100 kiloko zilindro zaharra, 100 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola jaso beharko dituzte.