Hasi dira danborradarako prestatzen Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko aza. 7a, 10:17

San Andres jaiak gerturatzen ari dira, eta dagoeneko hasi dira azaroaren 25ean egingo duten danborradarako prestatzen Azkoitian. Atzo, astelehena, egin zuten aurreneko entsegua Gurea pilotalekuan, eta giro polita nagusitu zen bertan. Aste honetan hasi, eta danborradaren egunera bitartean egingo dituzte entseguak, astelehenetan, asteazkenetan eta zapatu goizetan. Astegunetako entseguak 20:00etatik 21:00etara izango dira, eta zapatu goizetakoak 11:00etatik 12:00etara. Hona hemen atzoko entseguko irudi batzuk: [flickr_set id="72157688975158004"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide