IV. San Martin mendi lasterketa jokatuko dute larunbatean, Azkoitiko San Martin auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko aza. 6a, 18:45

Zortzi kilometroko proba da, eta 11:00etan hasiko da. Izen ematea 10:00etan izango da, tindategian, sei euroren trukean.

Iazko San Martin lasterketako partaideak. (Mikologi elkartea) San Martin festak ospatuko dituzte larunbatean Azkoitiko San Martin auzoan, eta, horren barruan, Mikologi elkarteak laugarren urtez jarraian antolatu du San Martin mendi lasterketa. Zortzi kilometroko proba da, eta 11:00etan hasiko da. Izen ematea 10:00etan izango da, tindategian, sei euroren trukean. Lasterketa amaitzean, hamaiketakoa izango da, eta hainbat zozketa egingo dituzte partaide guztien artean. Aurrenengo postuan sailkatzen diren gizonak eta emakumeak, berriz, Kurutzia baserriko produktuen saskia jasoko dute saritan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide