Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Harriaren bueltan jositako familia da goenatxotarrena. Juan Jose Unanue Goenatxo II.a plazetatik erretiratu bazen ere, harriari lotuta jarraitzen du oraindik. Jon semea, Goenatxo III.a, entrenatzen du egun, Urrategiko (Azkoitia) etxean horretarako prestatuta duten tokian. Argi diote aita-semeek: "Ez dugu imajinatzen harririk gabeko bizitza nolakoa izango litzatekeen". Aita-semeen istorioarekin erreportajea osatu du UROLA KOSTAKO HITZAk, eta biharko egunkarian irakurri ahal izango da. Hona hemen aurrerapen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=r6QEQaf76Ec