Elektrizitate kontsumoaz erabaki egokiak hartzen laguntzeko tailerra izango da Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urr. 30a, 18:47

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du, Azkoitiko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren barruan. Azaroaren 13an izango da, eta aurrez izena eman behar da, azaroaren 8a baino lehen.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Azkoitiko Udalarekin elkarlanean, elektrizitate kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuta erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du azaroaren 13rako. Gipuzkoa Argitu programaren barruan antolatu dituzte saioak: bat 15:00etan izango da, eta, bigarrena, 19:00etan. Tailerraren helburua da hainbat sektoretan –etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak...– energiaren kontsumoa murriztea eta eraginkortasuna handitzea, modu erraz batean. Horretarako, aldundiak baliabide multzo bat jartzen du lurraldeko hainbat eragileren eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza saioak, on line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren webgunea... Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 8a baino lehen izena eman beharko dute, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua zehaztea. Izena emateko, bi aukera daude: leire@laiacoop.net helbidera posta elektronikoa bidaltzea eta 605 757 687 telefonora deitzea. Informazio osagarria nahi izanez gero, honako helbide hau kontsultsa daiteke: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide