Animalien esplotazioaren inguruko dokumental emanaldia izango da ostegunean Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Herrian gaiaren kontzientziazioa zabaltzeko asmoarekin antolatu dute egitasmoa, eta 18:15ean hasiko da emanaldia. Ondoren, afari beganoa izango da, 20:00etan hasita.

Animalien esplotazioaren gaineko Earthlings dokumentala emango dute datorren ostegunean, azaroak 2, Azkoitiko Matadeixen. Herrian gaiaren kontzientziazioa zabaltzeko asmoarekin antolatu dute egitasmoa, eta 18:15ean hasiko da emanaldia. Ondoren, afari beganoa izango da, 20:00etan hasita. Afaria lau euro ordaindu beharko da. Urola Antiespezista taldeak antolatu du dokumental emanaldia, eta espezismoaren abolizioaren aurka ari da lanean talde hori.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide