Datorren astelehenean hasiko dira Azkoitiko helduen danborradako entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Entseguak astelehenetan, asteazkenetan eta zapatuetan izango dira Gurea pilotalekuan. Danborrada, berriz, azaroaren 25ean egingo dute.

San Andres jaiak gerturatzen ari dira, eta dagoeneko zehaztu dituzte hilaren 25ean Azkoitian izango den danborradarako entseguen egunak. Lehena, datorren astelehenean, azaroaren 6an, izango da. Gurea pilotalekuan egingo dituzte entsegu guztiak astelehenetan, asteazkenetan eta zapatu goizetan. Astegunetako entseguak 20:00etatik 21:00etara izango dira, zapatu goizetakoak 11:00etatik 12:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide