Aurrerantzean, hileroko kultur agenda etxez etxe banatuko dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urr. 27a, 13:12

Lehen alea gaur eta datorren astelehena bitartean iritsiko da herriko buzoi guztietara, Kontzejupetik udal aldizkariarekin batera.

Sonia Vazquez Azkoitiko Udaleko Kultura zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea. (Azkoitiko Udala) Hileroko kultur agenda Azkoitiko etxe guztietara banatuko du Azkoitiko Udalak aurrerantzean. Lehen alea gaur eta datorren astelehena bitartean iritsiko da herriko buzoi guztietara, Kontzejupetik udal aldizkariarekin batera. Udalaren programazioaz gain, herriko gainerako elkarte edo taldeek antolatutako ekintzak ere jasoko ditu agendak. Baztartxo aretoan emango dituzten filmen karteldegia ere ekarriko du eskuorriak. Lehenen aleak, besteak beste, Go!azen telesailaren aurre estreinaldia, Faemino eta Cansado bikotearen emanaldia edota Oliver Magoaren eta Evaren Balio magikoak lana iragartzen ditu. Kultur agendaren banaketaren bidez, udaleko Kultura Sailak herritarrei beste informazio bide bat eskaini nahi die, eskura eta modu errazean izan dezaten herriko jardueren berri. Komunikazioarekin lotura duen beste proiektu bat abian du udalak, webgunearen berritzea, hain zuen. Momentuz, garapen fasean dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide