Anaitasuna Futbol Eskolako haurren gurasoekin bilera egingo dute astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Anaitasunaren Zuzendaritza Batzordeak Futbol Eskolako neska-mutilen gurasoekin bilera egingo du astelehenean, urriak 30. 18:30ean bilduko dira, Elkargunean, eta Futbol Eskolaren inguruko informazioa emango du klubak. Eskolaren inguruko zalantzak eta galdera guztiak argitzeko bilera informatiboa izango da, eta klubak gonbidapena luzatu die guraso guztiei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide