Beningo kaleko umeen aldeko eguna egingo du larunbatean Floreagako Solidaritate Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urr. 25a, 11:15

Beningo kaleko umeen alde, bigarren eskuko azoka, pintxo dastaketa eta jolasak –Alai Batzaren eskutik– antolatu ditu Floreagako Solidaritate Taldeak larunbaterako. Azkoitiko Kontzejupean egingo dituzte ekintza horiek, eta pintxoen salmentan zein bigarren eskuko dendan lortzen den dirua Beningo Cotonou eta Porto Novoko kaleko umeen aldeko salestarren proiektuetara bideratuko dute. Hori horrela, etxean prestatutako pintxo, tortila, bizkotxo, postre eta antzekoak Kontzejupera eramateko deia egin diete herritarrei, 09:30etik 10:30era bitartean. Azkoitiko elkarteei, harategiei, okindegiei eta tabernariei ere egin diete eskaria. Bigarren eskuko dendarako gauzak Floreagara eraman daitezkeela adierazi du taldeak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide