(Argazkia: Kids&Us)
Ingelesezko antzerkia izango da haurrentzat larunbatean –urriak 28– Azkoitian, Kids&Us Azpeitiak antolatuta, Azkoitiko Udalaren laguntzarekin. 3 eta 7 urte bitarteko haur guztiei irekia izango da ekitaldia, 18:00etan hasita, Elkargunean.
Phantom Manor izeneko antzezlana estreinatuko dute bertan, eta Jane eta Bunnyren istorioa kontatzen du obrak: protagonistak etxe erraldoi batera joan dira bizitzera, baina ez dakite etxe berrian arazo larria duen mamu bat bizi dela.
Antolatzaileen arabera, antzezlana oso adierazgarria izango da, eta, beraz, haurrek ez dute ingeles maila altua izan beharko ulertzeko. Zozketa bat baino gehiago ere egingo dituzte, eta kamisetak, liburuak, pelutxeak… banatuko dituzte oparitan. Doan izango da sarrera.