Sei finalistak Azpeitiko Izarraitzen, kanporaketa bukatuta. (Ibon Errazu)
Azkoitian erabakiko da igandean aurtengo Euskal Herriko Bigarren Mailako Aizkora Txapelketa.
Urriaren 7an Azpeitian jokatutako kanporaketan erabaki zen hilaren 29an Gurea pilotalekuan jokatu den finalean zeintzuk hartuko duten parte. Sei aizkolari ariko dira nor baino nor Azkoitian: Julen Kañamares, Mieltxo Mindegia, Aratz Mugertza, Jesus Mari Mujika, Xabier Zaldua eta Ruben Saralegi. Hiru nafarren (Kañamaren, Mindegia eta Saralegi) eta hiru gipuzkoarren (Mugertza, Mujika eta Zaldua) artean erabakiko da, beraz, txapela.
54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina enbor ebaki beharko dituzte aizkolariek, 12:00etan hasiko den saioan. Txapeldunak eta txapeldunordeak datorren urtean Lehen Mailako txapelketan lehiatzeko txartela eskuratuko dute.