Liburutegiaren Eguna ospatzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte Aizkibel liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urr. 23a, 15:23

Zientzia ikuspegi dibertigarri batetik lantzeko tailerrak egingo dituzte ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, berriz, ipuin kontaketa izango da Apika taldearen eskutik.

Liburutegiaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, urriak 24, eta arrazoi hori tarteko, Azkoitiko Aizkibel liburutegiak hainbat jarduera antolatu ditu aste honetarako. Batetik, ostegunean eta ostiralean –urriaren 26an eta 27an– zientzia tailerrak egingo dituzte umeentzat. Bandiblu eta Planetak izenburupean eskainiko diren saioen helburua da zientzia ikuspegi dibertigarri batetik lantzea, hezkuntzari garrantzia emanda eta zorroztasun zientifikoari uko egin gabe. Tailerrak tarteko, bi egun horietan, Aizkibel liburutegiko beheko solairua itxita egongo da erabiltzaileentzat arratsaldez,  lantegietan parte hartuko duten umeentzat izango baita espazioa. Horrez gain, larunbatean –urriak 28– ipuin kontaketa egingo du Apika taldeak: hain zuzen ere, Rol jokoa aurkeztuko du hiru urtetik gorako umeentzat, 11:00etan hasita. Hori dela eta, larunbat goizean liburutegiko azken pisua itxita egongo da beste erabiltzaileentzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide