Haurren motrizitateaz hitzaldia emango dute bihar, Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak antolatuta, Bernardito ya se siente solo hitzaldia izango da bihar –urriak 24–, haurreskolan bertan. Juanjo Kinttela ariko da hizlari lanetan, 17:30ean hasita. Jaiotzetik oinez hasi arte motrizitatea nola lantzen den azalduko du, eta hitzaldiaren ondoren, solasaldia izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, haurrekin joaten direnentzat, jolasteko gune bat egokituko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide