Floreagan eraikiko dituzten babestutako 30 etxebizitzen lanen lehiaketa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urr. 20a, 18:26

Bi etxe bloke eraikiko dituzte Tecla gunean, bata 16 BOErekin eta bestea alokairu sozialeko 14 etxebizitzarekin. Etxeen lanak eta urbanizaziokoak barne hartuta, 3.772.055,73 eurokoa da Visesa baltzu publikoak aterako duen llizitazio kontratuaren aurrekontua.

Floreagako babestutako etxebizitzak kokatuko diren gunea. (Azkoitiko Udala) Floreagan eraikiko dituzten babestutako 30 etxebizitzen lanen lehiaketa publikoa martxan dela aurreratu du gaur Azkoitiko Udalak. Eusko Jaurlaritzaren mendeko Visesa baltzu publikoak 3.772.055,73 euroko aurrekontua izango duen lizitazio kontratua prest du eta, Udalaren arabera, urriaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dute lehiaketa publikoaren iragarkia. Lanen exekuzio epea 26 hilabetekoa izango da. Bi etxe bloke eraikiko ditu Visesak Azkoitiko Helduen Eskola Publiko ohia zegoen orubean, Tecla gunean, bata babes ofizialeko 16 etxebizitzarekin eta bestea alokairu sozialeko 14 etxebizitzarekin. Babes ofizialeko 16 etxebizitzen zozketa maiatzaren 4ean egin zuten. Orain dela urtebete jakinarazi zuten Eusko Jaurlaritzak etxebizitza horiek eraikitzeko tramiteak martxan jarri zituela. "Azkoitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza sailak 2007an sinatu zuten Floreagan babestutako etxeak egiteko akordioa. Alabaina, urte guzti hauetan ez da aurrerapausorik eman orain arte", azaldu du udalak lanen lizitazioaren berri emateko zabaldu duen oharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide