Zubiaurre Igeri Elkarteak arropa berriak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Denboraldi berriari "ilusioz eta indartsu" aurre egiteko, eta 25. urteurrenaren barruan, klubeko igerilariek aurrerantzean erabiliko dituzten arropa berriak aurkeztu zituen herenegun Azkoitiko Zubiaurre Igeri Elkarteak. "20 urteren ondoren, igerilarien eskaerari eta garai berriei erantzunez, material eta logotipo berriekin" diseinatu dituzte jantziak Zubiaurrekoek. Hain zuzen ere, bainujantziak, kamisetak, galtza motzak eta jertseak atera dituzte, goiko argazkietan igerilariek soinean dituztenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide