Pertsona bat Inpernupen barrako lanei begira. (Juan Luis Romatet)
2016ko urrian hasi zituzten Zumaiako kai muturra berritzeko eta indartzeko obrak, eta urtebeteko lanen ondoren, dagoeneko amaitzear dituztela jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzatik.
Uste eta nahi baino gehiago luzatu dira lan horiek, eta atzerapenaren arrazoiak eta egindako lanen berri emateko bisita gidatuak antolatu dituzte hurrengo astebururako, urriaren 28 eta 29rako. Zumaiako Udalak eta Portu zuzendaritzak antolatu dituzte bisitak.
Bi bisita egingo dituzte, ostiralean (urriak 27) 16:00etan, eta larunbatean (hilak 28) 11:00etan. Lehenik eta behin, informazio bilera egingo dute Algorri Interpretazio Zentroan eta, gero, itsasontzi bidez bisita gidatu bat egingo dute kai muturreraino, bertan egindako lanak ikusi eta azalpenak emango dituzte.
Ontziaren edukiera mugatua dela-eta, bisitan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da
komunikazioa@zumaia.eus helbidera idatzita. Bertan, izen-abizenak eta aukeratutako txanda zehaztu beharko dira. Izena emateko epea zabalik izango da asteazkenera arte.