Familia kristau gazteentzat kafe tertulia antolatu du iganderako Azkoitiko Parrokiak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

"Igande arratsalde desberdin bat" pasatzeko proposamena luzatu die Azkoitiko Parrokiak herriko familia kristau gazteei. Igandean, 16:30ean hasita, kafe tertulia egingo dute Kantzelean, eta hara joateko gonbidapena egin die, hain zuzen ere. Haurrentzat eta gurasoentzat gune desberdinak prestatuko dituztela aurreratu dute: jolasak, eskulanak, tertulia, elkarlana...

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide