Lady Bananak eta Doble Capak kontzertuak eskainiko dituzte bihar Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urr. 19a, 13:16

Kontzertu horiekin bukatuko dira Bebarruko Jardunaken barruko emanaldiak. Bertan behera gelditu dira azaroaren 3an Anacardos Latak eta Outblinker taldeen kontzertuak. Landa-Eremuko zine zikloaren barruan bi film eskainiko dituzte datozen bi asteetan.

Bebarruko Jardunaken barruan antolatutako azken kontzertuak bihar izango dira Matadeixen. 22:30ean hasita, Lady Bananak eta Doble Capak kontzertu bana emango dute. Azaroaren 3an Anacardos Lata eta Outblinker taldeek eman behar zituzten saioak bertan behera gelditu dira, eta, horrenbestez, biharkoak izango dira Mataderoko Ekintzakek Bebarruko Jardunen barruan antolatutako egitarauko azken kontzertuak. Dena den, oraindik martxan da Landa-Eremua zine zikloa, eta datozen asteetan bi emanaldi izango dira. Urriaren 25ean La vie moderne filma emango dute eta Amanece que no es poco azaroaren 1ean. Matadeixen izango dira saioak, 21:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide