Jendetza bildu da Hurkoaren bulego berriaren inaugurazio ekitaldian, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko urr. 18a, 09:33

Felix Azurmendi erretoreak bulegoa inauguratu zuen atzo arratsaldean, eta, ondoren, ekitaldi nagusia egin zuten Elkargunean. Bertan izan ziren, besteak beste, Azkoitiko udal ordezkariak, Jose Luis de la Cuesta, Maite Peña, Eider Mendoza, Lide Amilibia eta Jose Felix Marti Masso.

Hurkoa Fundazioak Azkoitian martxan jarri duen bulego berriaren inaugurazio ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean. Lehenik, plazako bulegoa bedeinkatu zuen Felix Azurmendi erretoreak, eta, ondoren, ekitaldi nagusia izan zen Elkargunean. Hurkoako presidente Jose Luis de la Cuestak zuzendu zuen ekitaldia, eta bertan izan ziren Azkoitiko Udaleko ordezkariak –Javier Zubizarreta alkatea buru zutela–, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Eider Mendoza, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketarako sailburuordea eta Maite Peña arlo bereko diputatua. Agintariez gain, hainbat herritar bildu ziren fundazioak eskainiko dituen zerbitzuak gertutik ezagutzera. Guztira, 160 bat lagun elkartu ziren Elkargunean. Hauskortasun egoeran edo babes beharrean dauden pertsonentzat arreta programak jarriko ditu martxan Hurkoa fundazioak, Azkoitiko Udalarekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Sidenor enpresak eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Bi programa jarriko dituzte martxan Azkoitian; bata, eskualde mailakoa izango da, eta Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako eta Zumaiako pertsona nagusiei babes arreta eskaintzera bideratuko da. Besteak herri mailako izaera izango du, eta ahulezi edo arrisku egoeran dauden adineko azkoitiarrei zuzendutako zerbitzua izango da. "Erakundeok eskaintzen ditugun zerbitzuak bakoitzak dituen beharren arabera estimatzen eta eskertzen dira. Baina zerbitzuak bezain beharrezkoak dira eskua edo besarkada bat ematea gaztaroak ematen dituen pribilegioetatik kanpo geratu diren guztiei. Afektuak ez du ekonomiarekin zerikusirik baizik eta gizatasunarekin. Saia gaitezen guztion artean bakardadearen eta babesgabetasunaren minak arintzen", azaldu zuen Javier Zubizarreta alkateak atzoko ekitaldian. Bakardadea eta memoriaren galtzea Atzoko ekitaldian Euskadi Ikerketa sariduna den eta duela gutxi arte Donostiako ESI unitateko neurologia zerbitzuko buru izan den Jose Felix Marti Massok parte hartu zuen. Bakardadeak memoriaren galeran duen eraginaz hitz egin zuen, eta buruko osasuna zaintzeko, elikadura egokia, bizitza soziala eta kirola egitea gomendatu zituen. Hurkoaren eskutik, Urrezko H saria jaso zuen egindako ibilbidearen aitorpen gisa. Hona hemen atzo hartutako irudiak: [flickr_set id="72157687213537751"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide