'Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan' hitzaldia izango da ostegunean, Biziloren

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Hizlaria Marina Pintos Martikorena izango da, eta 18:00etan hasiko da saioa.

Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan izeneko hitzaldia izango da ostegunean, urriak 19, Azkoitiko Bizilore eskola aktiboan, 18:00etan hasita. Hizlaria Marina Pintos Martikorena izango da; besteak beste, pianoan lizentziatua, interpretazioan masterduna, yoga irakaslea, garapen pertsonalean orientatzailea, Bach-Loreen terapeuta, emozioak askatzeko tekniketan aditua eta energia eta soinu terapeuta da. Solasaldian, norberak bere kabuz kontzentrazioa lantzeko gakoak azalduko ditu: hain zuzen, erlaxazio ariketak landuko ditu, irakasleei, ikasleei, eta, oro har, norbere burua gehiago ezagutu eta zaindu nahi duteni zuzenduta. Doakoa izango da sarrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide